
Jai batzordeko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte hamaiketakoa jatera Itsas Aurre elkartearen egoitzan.
Ia ordubetez luzatu den mezaren bukaerara itxaron dute batzordeko kideek jatekoa eta edatekoa zerbitzatzen hasteko. Ondoren, herritar guztiei irekitako ekitadia hasi da.
30 bat lagun azaldu dira eskaintzaz gozatzera. Gehienak adinekoak ziren arren, antolatzaileek errepikatu dute edonori zabaldutako proposamena zela.
Hain zuzen ere, lehen orduan hamaiketakoa egiteko toki bat aurkitzeko arazoak izan dituzten Donostiako Udaleko Txistulari Taldeko kideak ere, elkartean bertan abesti pare bat jo ondoren, jatera eseri dira.