San Pedro eguna ederki ospatu dute Igeldon
             
San Pedro egunaren goiza lanpetuta eman dute Igeldoko jai batzordeko kideek; izan ere, festetako egun garrantzitsuenetako bat izan baita gaurkoa. Goizeko diana, eta mezaren ondoren, hamaiketakoa egin dute Itsas Aurre elkartearen egoitzan. Sabela bete ondoren, aizkolarien eta Goenatxo harri-jasotzailearen jarduna ikusi dute igeldotar ugarik.
		
		
		
                    
                    
        
    
- Beste urte bateko udazken jaia. (Argazkia: Amaia Portugal)
 
								 
								
							 
					















 
                    