Ikerne Badiola: «Aldundiaren esker ona adierazi nahi diegu Arteleku berreskuratzeko buru-belarri lanean jardun duten guztiei»
Ikerne Badiola Kultura diputatuak Artelekuren irekiera ekitaldian hitz egin du, eta eskerrak eman dizkie berreskuratze lanetan jardun duten guztiei. Izan ere, uholdeek eragindako kalteen konponketa lanak behin bukatuta, Artelekuko ateak berriro ireki dituzte «Aldundiaren esker ona adierazi nahi diegu Arteleku berreskuratzeko buru-belarri lanean jardun duten guztiei», aipatu du Badiolak. Ondoan izan ditu, Garazi Lopez de Etxezarreta aldundiko Kultura zuzendaria, eta Amaia Estanga Artelekuko kidea. Arteleku bisitatzeko aukera egongo da egunotan. Informazio gehiagorako www.arteleku.net webgunea bisita daiteke.