Uholdeek eragindako kalteak konponduta, Arteleku abian da berriro
Azaroan Txominen izandako uholdeen ondorioz, kalte larriak pairatu zituen Artelekuk. Lehen solairuan jasotako ia material eta lan guztiak galdu zituzten bertako erabiltzaileek, baina horrek ez die lanerako grina zapuztu. Hilabeteetako lanen ostean, berriro ere abian da artisten gunea, etorkizun oparoa izateko asmoz. Gaur ateak ireki dituzte, kazetariek gunea ezagutu dezaten, eta euren lanen berri eman dute.