Aldundiak diruz lagunduko ditu Donostiako Klasikoa eta Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia
Donostiako Klasikoaren eta Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren etorkizuna bermatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, datozen hiru ekitaldietarako. Izan ere, 2012an, 2013an eta 2014an probak antolatzeko diru-laguntza emango du erakunde publikoak. Zehazki, aurten 94.400 euro jasoko dituzte antolatzaileek. Ikerne Badiola ahaldunak eta Jaime Ugartek, Euskadiko txirrindularitza proben arduradunak, hitzarmena sinatu berri dute Aldundian.