Amara Osinagako Karmengo jaiek Urumea izango dute ardatz
Amara Osinagako auzo elkarteak antolatzen dituen Karmengo jaiek uztailaren 6an izango dute aurrerapena Arrantzaleen Egunarekin, eta uztailaren 13tik 15era izango dute tarte nagusia. Protagonista, berriz, Urumea ibaia izango da.
Ibaiaren presentzia antolaturiko hainbat ekitalditan nabarmena izango da, besteak beste, piragua jaitsiera eta Cristina Enea fundazioaren ipuin kontalaria.