Espainiako selekzioak Realeko Iñigo Martinez deitu du Olinpiar Jokoak prestatzeko
Realeko Iñigo Martinez Olinpiar Jokoetarako prestatuko dute. Atzelari txuri urdin gaztea, 22 futbolari osatzen duten aurreko zerrendan sartu da. Hauetatik, lau kanpoan geldituko dira. Luis Millak zuzentzen duen taldeak aste honetan ekingo dio prestakuntza faseari. Ostiral honetan taldea Madrilen elkartuko da, Las Rozasen. Astebete geroago bere lehen lagunartekoa jokatuko du, Senegalen aurka Masoalomasen. Uztailaren 18an, Mexicoren aurka jokatuko du Cadizen. Londresera bidaiatu baino lehen, Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten jokalarien zerrenda ezagutzera emango dute.