Mikel Motos eta Jon Santamaria euskal selekzioarekin jokatzeko hautatu ditu Pablo Lasok
Euskadi eta Senegal selekzioek lagunarteko bi partida jokatuko dituzte. Pablo Laso da aurten ere euskal selekzioko hautatzailea, eta Mikel Motos eta Jon Santamaria donostiarrak deialdian sartzea erabaki du. Ostiralean Azpeitian lehiatuko dira bi selekzioak, 20:15ean, eta ETB-1 telebista kateak zuzenean emango du partida. Hortik bi egunetara, Gernikako Maloste kiroldegian bigarren partida jokatuko dute, 19:00etan.