Gorka Otxoa: "Mundu osoko estreinaldia ostegunean, Donostian izango da"
Gorka Otxoa aktore donostiarrak Para lo que hay que vivir, mejor no morirse nunca antzezlana taularatuko du Antzoki Zaharrean, ostegunetik igandera. Otxoa eta Carla Hidalgo aktoreak senar-emazteak izango dira, eta hasieran dena oso polita dela iruditu arren, senarrak adarrak jartzen dizkiola jakingo du emazteak. Hortik aurrera, guztia nahastuko da. IRUTXULOKO HITZAK Otxoarekin hitz egiteko aukera izan du, eta bihar argitaratuko du elkarrizketa zabala.