Hiriaren suntsiketaren interpretazio berria egin du Iñaki Egañak 'Donostia 1813' liburuan
Iñaki Egañak Donostia 1813. Quienes, como y por que provocaron la mayor tragedia en la historia de la ciudad liburua aukeztu du eguerdian. Bertan, orain ia 200 urte hiria suntsitu zuen gertakaria ikertu du historialari amaratarrak. Honen inguruko mitoen oinarriak aztertu, eta hauen gezurrak azalerazi ditu lanean. Horrez gain, gertaera nazioarteko testuinguruan kokatu, eta gutxi aztertutako iturriak baliatu ditu. Guzti horretan oinarrituta garai historiko horren interpretazio berria egiten saiatu da.
300 orriko lana Txertoa argitaletxeak kaleratu du. Nahiz eta militarrek euren tokia izan, garaiko donostiarrak dira kontaketaren protagonistak.