Vela laster Donostian izatea espero du Montanierrek
Diego Ifran eta Joseba Llorenteren etorkizuna berehala argitzea nahi du
Philippe Montanier entrenatzaileak Zubietan hitz egin du prentsaren aurrean. Taldearen lehen entrenamenduaz esan du jokalariak sasoi onean ikusi dituela. Etorkizunaz ere hitz egin du. Carlos Vela laster Donostian izatea espero du. Diego Ifran eta Joseba Llorenteren etorkizuna berehala argitzea espero eta nahi duela adierazi du.