Euskal presoen inguruko filmaren ekoiztetxeak 13.000 euro bildu ditu
‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentalaren egileek herritarrak proiektuari ematen ari diren babesa eskertu dute
13.000 euro bildu ditu jada Zinez ekoiztetxeak. Bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak filmaren finantziazio iturriek sortutako polemikaren ondoren, diru laguntza publiko oro baztertzea erabaki zuen. Herritarrei proiektua bukatu ahal izateko babes ekonomikoa eskatu zien, eta esker onez agertu dira, deialdiak izan duen erantzunarekin: «Egiten ari zareten ekarpen ekonomikoa eskertu nahi dizuegu, hartu behar izan dugun erabaki zailaren ostean Barrura Begiratzeko Leihoak egin ahal izango dugulako zuei esker». Donostiako Udalak emandako 9.000 euroko diru laguntzari uko egin zion Zinez-ek.
