60 urteko gizon bat hil da Amarako saihesbidean, auto istripuz
60 urteko gizon bat hil da auto istripuz, Donostian. Istripua GI-20 errepidean gertatu da, Amara parean, Bilboko noranzkoan. Istripua gauerdian gertatu da. Gidatzen ari zela zorabiatu egin dela uste du Ertzaintzak. Ikerketa abian jarri du, istripua argitzeko.