Eguraldi txarrarekin ere, realzaleak bildu dira Zubietan
Astelehen arratsaldean hasi zuen Realak denboraldi-aurrea. Ordutik entrenamendu saioei ekin die talde txuri-urdinak, eta zaleek ez dute Zubietara joateko aukera galdu. Gaur 10:00etan hasi dira jokalariak entrenatzen, eta eguraldi txarra izan arren, ikusleak egon dira. Gainera, IRUTXULOKO HITZAk realzaleen artean iritziak bildu ditu, eta biharko egunkarian argitaratuko du erreportaje osatua.


