
Askekintzaren txosnako ogitarteko bejetalak ezagunak dira Aste Nagusian. (Argazkia: Mikel Goñi)
Aste Nagusiak irauten duen bitartean Easo SBT, Calcuta Ondoan GKE, Askekintza, Iruzun Eskaut Talde Laikoa eta Berpiztu elkartea izango dira Groseko jai guneko txosnen arduradunak.
Horren berri eman du Donostia Kulturak bere webgunearen bidez. Hain zuzen ere, txosna jartzeko eskaera egin eta baldintzak betetzen zituztenen artean egin baitzuten zozketa atzo.
Zozketa berean beste zerrenda bat ere osatu zuten udal arduradunek. Hain zuzen ere, aurreko taldeek uko egingo baliote txosna jartzeari ordezkoak zeintzuk izango liratekeen zehaztu zuten ere. Hurrenez hurren, Donostia Kayak, 106.8 FM Ttanttakun Euskal Elkartea, Ondarpe Groseko Auzo Elkartea, Intxaurrondo Bizilagun elkartea