Sito Alonsok beste denboraldi bat egingo du Gipuzkoa Basketen
Hurrengo denboraldian ere Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzailea izango da. Kluba eta Sito Alonso akordio batera iritsi dira. Entrenatzaileak Gipuzkoa Basketen jarraitu nahi zuen, eta klubak ere proiektuan egotea nahi zuen. Bien artean adostasuna lortu dute azkenean, eta Alonsok taldean jarraituko du. Bestalde, David Doblas eta Javi Salgado hurrengo bi denboraldietarako berritu dituzte.