
Munduko Batzarrak antolatutako zesta punta txapelketa jokatuko dute lau bikotek, gaur hasi eta uztailaren 31 bitartean. Mikel Egiguren aietearrak Hernandez izango du lagun, eta bikote indartsua osatzen dutela ziurtatu diote IRUTXULOKO HITZAri. Partida guztiak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan eta Markinan izango dira. Gainera, hiria izango da finalaren lekuko, eta ikusleak biltzea espero dute.