'Izarrak plazara' gaur gauean emango dute Hamaika Telebistan
Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak antolatutako Izarrak plazara talentu lehiaketaren finala ikusteko aukera izango da gaur, 22:00etan Hamaika Telebistan.
IRUTXULOKO HITZA-k babestutako ekimenean 6 eta 18 urte arteko haurrek eta gazteek parte hartu dute kultur ekimen anitzekin: pailazoak, bakarrizketak, dantzak, musika, magia… Euskara sustatzeko ekimenaren finala ekainaren 28an egin zuten Intxaurrondo kultur etxean. Azkeneko saioan Hamaika Telebistako lantalde bat egon zen, eta bertan grabatutakoarekin osatu duten programa da gaur gauean ikusi ahalko dena. Ondoren, telebista katearen webgunean eskuragarri jarriko dute.