Marmoka txiki batzuk itsasertzera iritsi dira

Hondartzetako zinegotzi, Nora Galparsorok zuhurtasunez jokatzeko eskatu du, baina “alarmismorik gabe”, egoera kontrolpean baitago eta iristen ari den medusa mota ez delako bereziki arriskutsua Gipuzkoako itsasertzeko hainbat hondartzetara marmoka txikiak heldu dira. Donostiari dagokionez, Kontxako badian izan du eragin gehien eta Zurriolan, aldiz, oraindik ez dituzte antzeman. Udalak adierazi du egoera kontrolatuta dagoela, kaiko zonaldeko korronte batek daramatzalako, hau une honetan eragin gehien duen zonaldea izanik, baina ez dira itsasertzetik sakabanatu. Ez da marmoka mota arriskutsua (ez dira Karabela Portugaldarrak). Hala ere, Gurutze Gorriak abisu bandera ezarri du, bainatzera doazenak kontuz ibil daitezen. Ez da ziztadarik egon orain artean eta Gurutze Gorriko zerbitzuek hiritarren kolaborazioa nabarmendu dute, marmokaren bat ikusten dutenean abisatzen dutelako eta bainatzeko garaian gomendioak jarraitzen ari direlako. Hondartzetako zinegotzi, Nora Galparsorok zuhurtasunez jokatzeko eskatu du, baina “alarmismorik gabe, egoera kontrolpean baitago eta iristen ari den medusa mota ez delako bereziki arriskutsua.