Martin Berasategi 2011ko sukaldaritza alorreko profesional onena izendatu dute
Martin Berasategi sukaldari donostiarrak Marques de Desio 2011 saria jaso du. Honek 2011ko sukaldaritza alorreko profesional onena izendatu, eta zazpi Michelin izar dituen sukaldariaren ibilbidea aintzatesten du. Espainiako Gastronomiaren Erret Akademiak eta Cofradia de la Buena Mesak ematen dute aitortza, eta saria astearte gauan jaso zuen Berasategik, Madrilen. 1984tik banatzen diren sariek gastronomiako alor anitzetan lan egiten duten profesionalen lana aitortzen dute.