Felipe IV. hiribideko La Caixaren egoitzan izan zen tiroketa. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
37 urteko agentea balen aurkako txalekoak babestu zuen
Amara Berriko La Caixako egoitzan gertatu atzo gertatu zen tiroketa baten ondorioz zauritu zen ertzainari alta eman diote. 37 urteko agentea balen aurkako txalekoak babestu zuen. Felipe IV. hiribideko egoitzan ustez lapurreta egiten saiatu ziren bi gizon. Armak zituzten bi lagunek. Ertzaintza azaldu zenean, tiroketa gertatu zen bi aldeen artean eta, ustezko lapurretako bat eta ertzain bat zauritu egin ziren. Zauritutako lapurra hil egin zen, 56 urteko gizonezkoa.