Bartzelonaren aurka jokatuko du Realak Ligako lehen jardunaldian, Camp Noun
Txuri urdinek Deportivoren aurka jokatuko dute azken jardunaldian
Espainiako Ligako Egutegiaren zozketa hasi da, eta jada Realak hurrengo denboraldian jokatuko duen lehen partidaren berri eman dute. Bartzelonaren aurka egingo du, Camp Noun. Liga abuztuaren 18 eta 19ko asteburuan hasiko da. Txuri urdinek Riazorren bukatuko dute liga. Deportivoren aurka jokatuko dute azken jardunaldian, ekainaren 1 eta 2ko asteburuan.
Realak etxean hartuko duen lehen aurkaria Celta de Vigo izango da, abuztuaren 27an edo 28an. Eta Anoetak hartuko du lehen euskal derbia: Athletic eta Realaren arteko partida irailaren 29an edo 30ean izango da. Ligako txapelduna, Real Madril, izango da Realak Anoetan hartuko duen azken aurkaria, maiatzaren 29an.
Lehen jardunaldiko partidak:
Athletic-Betis.
Sevilla-Getafe.
Real Madril-Valentzia.
Deportivo-Osasuna.
Bartzelona-Reala.
Celta-Malaga.
Mallorca-Espanyol.
Zaragoza-Valladolid.
Levante-Atletico Madril.
Rayo-Granada.