Ekainean 355 donostiarrek lana aurkitu dute
Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera,10.625 langaberekin amaitu da ekaina Donostian. Hau da, maiatzean baino 355 donostiar gutxiago daude lanik gabe. Urteko bigarren beherakada da; eta lehen sei hilabeteko zenbaketa baxuena da azken hilabetekoa.
Auzo guztietan behera egin du langabe kopuruak. Amara Berrin, Grosen eta Egia izan da alde handiena, 70, 43 eta 39 auzokidek lana aurkitu baitute, hurrenez hurren. Kopuru osoetan, berriz, Altza, Amara Berri eta Antigua-Ibaeta-Añorga-Igara dira beste behin zerrenda beltzaren buruan dauden auzoak. Beste muturrean, aldiz, Parte Zaharrak, Ulia-Ategorrietak eta Bidebietak jarraitzen dute.
Langabeziaren bilakaerari buruzko datu guztiak zabalago eskainiko ditu IRUTXULOKO HITZAk biharko zenbakian.