Ertzaintzak 26 urteko mutil bat atxilotu du Donostiako autobus geltokian, emakume bati sexu ukituak egin dizkiola leporatuta
Ertzaintzak 26 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Donostiako autobus geltokian, emakume bati sexu ukituak egin zizkiola leporatuta. Madrildik zetorren autobus batean, mutilak ondoan zihoan emakumea behin baino gehiagotan ukitu zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Emakumeak Sos Deiak-era deitu zuen laguntza eske. Ertzaintza autobus geltokira joan zen eta gizona atxilotuta eraman zuen.