Fermin Bouza: "Urrian kaleratuko dugun gure bigarren diskoa ezagutarazten ari gara, 'Esponjas para borrar el horizonte' izenekoa"
Kutxa Kultur Festibalen joko duten bertako hamar taldeen artean, hiru izango dira donostiarrak: Correos, Inra eta Lolas Club. Correos taldea 2009an sortu zuten hiru kidek: Fermin Bouza abeslari madrildarra, Luis del Campo baxulari donostiarra eta Asier Mozo bateria donostiarra. Hirukoteari, ordea, laugarren kide bat batu berri zaio, Mikel Antero gitarrista oiartzuarra. IRUTXULOKO HITZAk Correoseko kideekin hitz egiteko aukera izan du, eta biharko egunkarian argitaratuko du egindako elkarrizketa. “Urrian kaleratuko dugun gure bigarren diskoa ezagutarazten ari gara, Esponjas para borrar el horizonte izenekoa. Donostian bertan grabatu dugu, Iñaki de Lucasekin. Aurkezpen birako lehen kontzertua, Kutxa Kultur Festibalekoa izango dela esan daiteke”, aipatu du Bouza berak.