Juan Karlos Izagirre: «Bilduren kontrako kanpaina zehatza diseinatu dute PSE-EEk, PPk eta EAJk»
2013ko ekitaldien antolaketarako batzordea osatu dute. Juan Karlos Izagirre alkateak batzordeko presidentea izatea espero zuen, oposizioko alderdiek, ordea, batzordeko presidentea EAJko zinegotzi Miren Azkarate izatea erabaki dute. Alkateak hiru udal taldeen jarrera kritikatu du: «Bilduren kontrako kanpaina zehatza diseinatu dute PSE-EEk, PPk eta EAJk».