Lapurreta egin dute Kortxoenean
Bart sartu ziren lapurreta egitera; jada bosgarren aldia da
Groseko Kortxoenea gaztetxean lapurreta egin zuten bart. Gaztetxeko kideek azaldu dutenaren arabera, atzokoa bosgarren lapurreta izan da. Musika taldeek entseatzeko erabiltzen duten gela berezian sartu dira, eta atea puskatu dute. Bertan musikariek gordeta zuten material guztia lapurtu dutela esan dute Gaztetxeko kideek: Anplifikadoreak, kableak, gitarrak, mikrofonoak, mahai berria, argazki kamerak eta proiektore bat, besteak beste. Lapurtutako materiala 5.500 euroko galera izan dela esan dute.