Monpaseko pasabideko proiektu egileen agerraldia eskatu du PSEk
PSE-EEk ez ditu Espainiako Gobernuak Uliako labarretan pasabidea egiteko emango lituzkeen hamar milioi euroak galdu nahi. Proiektua gertutik jarraitu eta zein egoeratan dagoen ezagutzeko bi agerraldi eskatu dituzte hilaren 17an egingo den Eremu Publikoko batzorderako. Bata, pasabidearen proiektua egin duen taldearena eta bestea, Espainiako Gobernuako Ingurumen Ministerioaren Kosta zuzendaritzako ordezkariena.
Proiektuaren ezaugarriak ezagutzeko eta mantenu gastuak neurtzeko beharrezko informazioa jasotzeko agerraldiak izango liratekeela aditzera eman du Ernesto Gasco PSE-EEko bozeramaileak. Era horretan udal talde guztien artean erabaki bat hartzeko moduan egongo direla dio, «orain arte Bilduk bere kasa hartu dituelako erabakiak; bakartuta egiten dute lan». Aurten pasabidearen inguruko erabakirik ez bada hartzen dirua galtzeko aukera dagoela ohartarazi du.


