Rock eta reggae erritmoan dantzatuko dira Kaiko jaietan
Ostegunean Su Ta Gar eta Gatibu taldeek joko dute
Karmengo jaietan zuzeneko musikaz blai izango da Kaia. Ostegunean rockzaleen gozamenerako kontzertua izango da. Su Ta Gar taldeak Ametsak pilatzen disko berria aurkeztuko du. Bizkaiko Gatibu taldea ere igoko da oholtza gainera. Udako biran murgilduta daude, eta Donostian ere joko dute. Kontzertua 22:30ean hasiko da. Ostiralean, berriz, reggae doinuak izango dira jaun eta jabe. Reggae gaua 22:0etan hasiko da. Zion Train, Krak In Dub eta Bad Sound System izango dira gaua girotzen.