Josetxo Ibazeta, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Amaia Portugal)
Josetxo Ibazeta Donostiako Udaleko alkatetzako idazkariak dimisioa eman du.
El Mundo egunkariak Eurokopa ospatzen ari ziren herritar batzuei mehatxu egin ziela kaleratu du. Horrelako jarrerak «onartezinak» direla esan du alkateak, eta Ibazetaren dimisioa onartu du. “Gertakizun isolatu batek eta egin dezaketen erabilpenak zure pertsonaren aurka kalte politikorik ez eragitea espero dut, ez udal gobernuari ez eta zuk presiditzen duzun instituzioari”, dio Ibazetak dimisioa aurkezteko eskaera oharrean.
Parte Zaharrean izan zen liskarra. El Mundo-k dio Espainiako jarraitzaileei Gora ETA militarra oihu egin ziela, eskuan pistola bat balu bezala keinua eginez. Sarean den bideo batean entzun daiteke zale batek “gudari etorri hona”, esan ziola. Ibazetak ukatu egin du heriotz mehatxua egin ziela jarraitzaileei.