Hondartza boleibol txapelketa antolatu du Pausokak
Elbarritasun fisiko zein psikologikoak dituzten haurrei, zaintza egokia ematen die Pausoka Elkarteak. Babesa eta dirulaguntzak lortzeko asmoarekin, hainbat elkartasun ekimen egin izan ditu elkarteak; eta oraingoan, Zurriola hondartzan boleibol txapelketa antolatu du. Haur zein helduei zuzendua dago, eta larunbatean izango da, 15:00etan. Parte hartu nahi duenak, aldez aurretik 666.839.993 telefonora dei dezake edo pausokaelkartea@gmail.com posta elektronikora idatz dezake; hala ere, egunean bertan izena emateko aukera egongo da. Haurren taldeak hiru kidek osatuko dituzte, eta bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu. Helduen taldeak , berriz, lau kidekoak izango dira, eta jokalari bakoitzak 4 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.