Josetxo Ibazeta: "Onartzen dut horrelako jarrerak desegokiak direla, eta ez direla zuzenak. Horregatik aurkeztu dut nire berehalako dimisioa"
Josetxo Ibazetak, alkatetzaren idazkariak, dimisioa eman du gaur. El Mundo egunkariak argitaratutako albistearen harira, berak sinatutako oharra bidali die hedabideei. Bildurengan konfidantza jarri zuten herritarrei kalte egin izana sentitu du.
“Gaur ezagutzera eman den albistearen harira, gertakizun horiek zuzenak ez direla jakitun naiz. Aipa gertakizunak testuinguru zehatz batean eman ziren, enfrentamendu testuinguru batean. Horiek, hala ere, ez dira aitzakia, gertakizunak ez baitira zuzenak.
Gertakizun hauen ondorio zuzena, Bildu koalizioaren aurka ekiteko bidea irekitzen duela ulertzen dut, eta biziki sentitzen dudala eman nahi dut aditzera. Biziki sentitzen dut Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek niregan jarritako konfiantza gertaera honengatik kale egin izana; biziki sentitzen dudan bezala Bilduk eta, oro har, Bildurengan konfidantza jarri zuten herritarrei kalte egin izana. Biziki sentitzen dut.
Onartzen dut horrelako jarrerak desegokiak direla, eta ez direla zuzenak. Horregatik aurkeztu dut nire berehalako dimisioa“.
Erlazionatutako edukiaAlkatearen idazkariak dimisioa eman du