Psikologia konputazionala aztertuko dute bihartik larunbatera bitartean, Miramar Jauregian
Basque Center on Cognition, Brain and Languagek antolatuta psikologia konputazionalari buruzko NCPW 13 biltzarra egingo dute, bihartik larunbatera bitartean, Miramar Jauregian. Zientziaren alor honek burmuineko informazio jarioak aztertzen ditu eta ordenagailu bidezko simulazioen bidez berregiten ditu. Jardunaldian, adimen artifizialean, zientzia kognitiboan, konputazioan, neurobiologian, filosofian edota psikologian adituak dire ikerlariek parte hartuko dute. Honen barruan, Gary Lupyan ikerlariak Construyendo la torre de Babel.¿Por que hay tantos idiomas y por que algunos son tan complicados? hitzaldi irekia emango du etzi Aquariumen, 19:30ean.


