Realaren denboraldi-aurreko partida guztiak zehaztu dituzte
Realak denboraldi-aurreko partidak zehaztu ditu dagoeneko. Neurketa bat geratzen zen ixteko, eta azkenik Lyongo Olympique talde frantziarra izango da txuri-urdinen aurkaria. Zehazki, Seaskaren aldeko neurketa izango da, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea. Uztailaren 20an izango da lagunarteko partida, 18:00etan, Donibane Lohizuneko Pabillon Bleu futbol zelaian.
Denboraldi-aurreko partida guztien zerrenda honakoa da:
– Uztailak 13: Les Eglantinsen aurka, Hendaian; taldearen mendeurrena ospatzeko.
– Uztailak 18: Eibarren aurka, Azpeitian; Mikel Aranbururi omenaldia.
– Uztailak 20: Lyongo Olympiquen aurka, Donibane Lohitzunen; Seaskaren alde.
– Uztailak 28: Girondins Burdeosen aurka, Galen; Torneo Sportmundi.
– Uztailak 31: Zaragozaren aurka, Bergaran.
– Abuztuak 5: Modenaren aurka, Braglia estadioan.
– Abuztuak 8: Parmaren aurka, Ennio Tardini estadioan.
– Abuztuak 10: Vareseren aurka, Franco Ossola estadioan.
– Abuztuak 11: Sienaren aurka, Artemio Franchi estadioan.