Emakumeek Danborradan izan duten parte hartzea aztertuko dute
Historian zehar emakumeek San Sebastian eguneko festan parte hartzeko izan dituzten oztopoak eta horiek gainditzeko eman dituzten urratsak aztertzeko aukera eskainiko du udalak. Izan ere, Berdintasun Sailak 1813-2013: Emakumeak nola joan garen eskuratzen gure espazioa Danborradan izenburua duen beka sustatu du. 25.000 eurokoa da eta urtebeteko iraupena izango du. Laster kaleratuko dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean beka lortu ahal izateko oinarriak. Bekadunak iraila, urria aldean hasiko lirateke lanean.


