Naiara Beristain eta Ainhoa Vicente fitxatu ditu Realak
Athleticetik eta Añorgatik datoz
Realeko emakumezkoen taldeak lehen fitxaketak egin ditu jada. Naiara Beristain eta Ainhoa Vicente dira, Athletic Club eta Añorgatik datozen bi jokalariak, hain zuzen ere. Naiara Beristain getxotarra, 20 urteko erdilari erasotzailea da. Azken bost urteetan Bilboko klubean aritzeaz gain, euskal eta espainiar selekzioko jokalaria izan da beheko kategorietan. Ainhoa Vicente, 16 urteko defentsa gaztea da. Elastiko txuri urdina jantziko du Añorgako taldean bost urtez jokatu ondoren. Vicentek ere euskal selekzioko kamiseta jantzi du beheko kategorietan. Unai Gazpiok zuzentzen duen taldea, uztailaren 30ean hasiko da lanean. Datorren irailaren 2an etxean hasiko da lehian, Rayo Vallecanoren aurkako partidan. Maiatzaren 5ean amaituko du liga, Espanyol-en aurka.