Raxoiren murrizketei nola izkin egin aztertzen ari da udala
Juan Karlos Izagirre alkateak Onda Vasca irratian eskaini duen elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketekin bat ez datorrela eta «oso gogorrak» direla baieztatu du. Ez ezartzeko «zirrikitu juridikorik» ote dagoen aztertzen ari direla jakinarazi du, halaber. Dena den, ezarritako neurri asko derrigor bete beharko direla eta horrek datorren urteko udal tasa eta zergei eragingo diela ohartarazi du.
