Donostiarra bosgarrena izan zen etxean jokatutako estropadan
Donostiarrak goranzko bidean jarraitu nahi du. Hala, larunbat arratsaldean Kontxako uretan jokatutako estropadan, bosgarren postuan geratzea lortu zuen, bere txanda irabazita. Berriro ere Oriok eraman zuen bandera, kasu honetan, Donostiarra-Kaiarriba V. Bandera, 21:46:12ko denborarekin. Donostiarrak, berriz, 22:41:36ko denbora egin zuen.
Datorren larunbatean, 18:00etan, Camargon izango dute KAE-1 Ligako hurrengo lehia.