
2008ko lasterketa baten irudia. (Argazkia: Raul Perez)
Donostiako hipodromoaren udako lasterketa sasoia gaur bertan hasiko da. Nahi duenak ikusi ahal izango du lehia bertatik bertara Zubietan, izan ere gaur sartzeko txartela ez baita ordaindu behar. Denboraldiko lehen zaldi lasterketan hiru urtetik gorako zaldi eta behorrek parte hartu ahal izango dute, beti ere aurten 12.000 eurotik gorako saririk irabazi ez badute.
Denboraldiko lehen lasterketa gaur izango da, eta irailaren 9an izango da azkena; hain zuzen ere, Donostia Sari Nagusia jokatuko da egun horretan. Bien bitartean, asteleheneroko eta beste hainbat egunetako hitzorduek osatuko dute denboraldiko programa.