Mikel Alkorta bigarrena izan da Euskadiko Sega Txapelketako finalean
Euskadiko Sega Txapelketako finala jokatu zuten igandean, Leitzan. Jexuxmari Ormaetxea Urki izan zen txapelduna. Mikel Alkorta egiatarra bigarren postuan geratu zen, txapeldunak baino 77’5 kilo gutxiago bilduta. Zehazki, Urkik 2.996 belar-kilo jaso zituen, Alkortak 2.918’5 kilo, Juanjoxe Lizasok 2.879’5 kilo eta Jon Kaflankak 2.829’5 kilo.
Lau partaideek ordubetean ahalik eta belar gehien ebaki behar izan zuten, eta beti bezala, txukuntasuna ere kontuan hartu zuten epaileek. Segalari bakoitzak hamaika sail izan zituen eta guztiek lortu zuten azken sailera iristea.

