Canteca de Macao taldeak elkartasun kontzertu bat egingo du Dokan
Canteca de Macao talde madrildarrak elkartasun kontzertu bat egingo du ostiralean, Dokan. Nunca es tarde diskoa aurkeztuko dute Antiguako agertokian. Jazz, rock, reggae eta latino erritmoekin beteko dute Doka. Alboan gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean egingo dute emanaldia. Ostiralean sarreren bidez jasotako diru guztia Alboan-ek Afrikan eta Latinoamerikan dituen proiektu batzuetara bideratuko dute. Erreuxiatuen eremuetan egiten ari diren hezkuntza proiektu batzuek aurrera egiteko balioko du kontzertuan bildutako diruak. Kontzertua 21:30ean hasiko da ostiralean. Sarrerak aldez aurretik erosiz gero 10 eurotan eskura daitezke; leihatilan bertan, 12 eurotan izango dira salgai.