Carlos Vela. (Argazkia: Realsociedad.com)
Hurrengo lau denboraldietan elastiko txuri-urdina jantziko du aurrelariak
Carlos Vela aurrelari mexikarra Donostiara itzuliko da. Realak bere webgunearen bidez adierazi du Arsenalekin izandako negoziaketak zailak izan direla. Halere, talde ingelesaren borondatea, klub txuri-urdinaren ahalegina eta jokalariaren eta bere ordezkariaren jarrera Vela itzultzeko “funtsezkoak” izan dira klubaren ustez.
Ligako 35 partida jokatu zituen talde txuri-urdinarekin pasa den denboraldian. Aurrelaria txapelketako jokalaririk onenetarikoa izan zen; hamabi gol sartu zituen. Mexikarrak bigarren itzuli bikaina egin zuen hirugarren goleatzailerik onena izanik Leo Messi eta Cristiano Ronaldo izarren atzetik. BBVA Ligako pasatzailerik onenetakoa bihurtu zen ere, zazpi gol asistentzia eman baitzituen. Gaur arratsaldean Donostiara iristea espero dute. Klub ingelesarekin tramite guztiak itxi ondoren, Montanierren aginduetara lanean hasiko da. Ostegunean egingo dute aurkezpen ofiziala.