Amarako Santiago eliza.
Amarako Santiago Apostoluaren elizaren 50 urteak ospatzeko, Gipuzkoa eta Santiago jardunaldi kulturalak antolatu ditu Mundo Nuevo elkarteak. Honek, Amara kaleko 23an duen egoitzan hainbat ekimen egingo dituzte. Ostegunean, Done Jakue Bidean dauden Gipuzkoako hainbat ostatuen aurkezpena egin, eta erromesek euren bizipena azaltzeko aukera izango dute, 20:00etan hasita. Hilaren 23an, berriz, elizaren azalpen sinboliko-erlijiosoa egingo dute, eta amaitzeko, erromes kanten emanaldia izango da. Saioa, 20:00etan egingo dute.
Halaber, atzotik hilaren 29a arte ikusgai dago Gipuzkoa eta Santiagoren arteko lotura erakusten duen argazki historikoen bilduma. Hori, 18:00etatik 21:00ak bitartean bisita daiteke.