Unai Gazpio antiguatarra. (Argazkia: Nagore Koch)
Jose Manuel Etxaberen lekukoa hartu du Unai Gazpio antiguatarrak. Hogei urte daramatza neska-mutil gaztetxoak entrenatzen, hainbat taldetan, eta azken bost urteak Añorgan bete ostean, jauzia emateko garaia heldu zaio. Realeko Superligako taldea entrenatzen hasiko da Gazpio, hau da, emakumezkoena, uztailaren 30ean; baina dagoeneko klubarekin lanean hasi da. “Niri Realetik jakinarari didate taldea oso momentu onean dagoela, baina oraindik hobetzeko tartea baduela”, adierazi dio Gazpiok IRUTXULOKO HITZAri. Elkarrizketa osoa biharko egunkarian irakurtzeko aukera egongo da.