Urtea defizit gabe ixtea espero du udalak
Urrian egindako foru diru sarreren aurreikuspenak ez du balio. Gastu arruntari aurre egiteko udalak 108,8 milioi euro jasotzea espero zuten urrian, kopuru hori, baina, %10 murriztuko dela kalkulatu du aldundiak. Foru ekarpena txikiagoa izanda ere, atal desberdinetan egindako doiketen bidez, urte bukaeran, defizit gabe, gastuak eta diru sarrerak orekatzeko gai izango direla azaldu du Jabi Vitoria Ogasun ordezkariak.