'Ciudad de San Sebastian' ontzia desegiten ari dira Trintxerpeko kaian
Gaur egun, Donostiako kaian Ciudad de San Sebastian itsasontzia badago ere, horren aurretik izen eta langintza bera zituen ontzia desegiten ari dira Trintxerpeko kaian.
2009an hasi zen katamaran berria badiako zeharkaldiak egiten, eta ordutik geldirik egon da aurreko Ciudad de San Sebastian. Honen inguruko azalpen gehiago, IRUTXULOKO HITZA-ren papereko argitalpenean, bihar.



