Carlos Vela: "Beti argi izan dut hona itzuli nahi nuela"
Sei realzale izan dira Carlos Velari prentsaurrekoan lehen galderak egiteko aukera izan dutenak; baloiak lortu dituzten bostak, eta Twitter-eko irabazlea. Mexikarrari oporretan non egon den galdetu dio batek, baina hori ez duela erantzungo esan du barre artean. Jokin Aperribai presidenteak esan du oso pozik daudela Arsenalekin lotutako akordioarekin, eta 3 milioi euro ordaindu dituela Realak. Vela ere pozik agertu da, eta etxean bezala sentitzen dela aipatu du. “Beti argi izan dut hona itzuli nahi nuela”, adierazi du Velak. Gainontzeko jokalariak baino beranduago hasi denez entrenatzen, orain badaki gogor egin beharko duela lan.