Sharon Jones, Zurriolako gau beltzeko erregina
Sharon Jones abeslariak energiaz beteriko soul ikuskizuna eskainiko du gaur Zurriolan, hondartzako agertokian. Gauerdian joko du The Dap-Kings taldearekin. Hamazazpi urteko ibilia egin du musika munduan. James Brown, Aretha Franklin, Tina Turner eta The Beatles taldea izan dira hasieratik Jones-en erreferenteak.
AEBetako hegoaldean jaio zen, Georgian. Txikitatik Motown eta Stax diskoetxeetako musikarekin hazi dela esan du.