Añorgako jaien bigarren txanda ekarri du Zementonek
Erraldoien dantzak, buruhandien korrikaldiak eta haurren algarak zain izan ditu Zementonek bere jairsieran, nahiz eta 20 minutu berandu iritsi den. Pertsonaiaren agertzeak Karmengo jaien bigarren asteburuari eman dio ongietorria Añorgan. Zementonen jaitsierari herri sardina jateak eta kantu jirak eman diote segida añorgatarren eta bisitarien gozamenerako. Datozen hiru egunetan kirolak, gastronomiak eta, batez ere, umore onak jai giroan murgilduko dute Añorga.