Viktoria Eugeniaren urtebetetzea ospatu dute Gaujazza festan
Viktoria Eugenia Antzokiaren mendeurrenaren ospakizun handia izan zen atzo. Gaujazza izeneko festa ospatu zuten gauerdian. Jazz doinuek bete zituzten antzokiko txoko guztiak. Ray Gelato & His Giants Orchestra, Norvegiako Mari Kvien Brunvoll abeslaria, Josetxo Goia-Aribe, Dorantes piano jotzailea, Terje Rypdal gitarrista, Ipar Euskal Herriko Just Friends Quintet, Peter Evans tronpetista… Kontzertuak hasi baino lehen Viktoria Eugeniaren 100 urteengatik topa egin zuten.